=> SEMANA CULTURAL

Lauaizetan beti egiten ditugu bisitaldiak kanpoan eta baita ere datozkigu bisitariak esperientziak eta jakinduria partekatzera. Aberastasuna eskuratzeko bide egokiak biak. Aurten, iaz bezala, ikasle ohiak etorriko zaizkigu eta ikasle izan ez diren beste bisitariekin batera kultur astea osatu dugu. Inteligentzia artifiziala, filosofia, mekanizatu mailak, biomedikuntza, zuzenbidea eta itzulpengintza arlo eta proiektuetan dabiltzan bost lagun etorriko zaizkigu. Beraien bizitza esperientziak eta anekdotaz blai egingo gaituzte. Ongi etorri eta gozatu!