21-22 IKASTURTEKO HASIERA

Guraso, arduradun, tutore... agurgarriak:

Lehenik eta behin, agur bero bat helarazi nahi dizuegu Lauiaizeta Ikastola BHI-ko langileen aldetik.

Bigarrenik, esan honekin batera hainbat artxibo garrantzitsu erantsi dizkizuegula: alde batetik uztaileko zirkularra, hau da, ikasturte hasierako hainbat ohar zein irizpide; bestetik 2021-22ko egutegia eta testu liburuen zerrenda, eta azkenik, 1.eta 2.mailako "testu liburu mailegua"ri uko egin nahi dionak bete beharko duen agiria.

Irailaren lehenengo egunetan, aurkezpen eguneko antolaketa gogoraraziz eta egon daitezkeen bestelako berriekin mezu bat bidaliko dizuegu, bitartean disfrutatu eta uda gozatu.

Besterik gabe, besarkada bat.

 ZUZENDARITZA TALDEA.

_________________________________________

=> 21-22 UZTAILEKO ZIRKULARRA

=> 21-22 ESKOLA EGUTEGIA

=> TESTU LIBURUEN ZERRENDA

=> MAILEGUARI UKO EGITEKO AGIRIA