=> SIBILIA GURASO ELKARTEAREN BATZARRA

Kaixo.
Datorren asteazkenean, azaroak 17, arratsaldeko 18:00ean SIBILIA GURASO ELKARTEKO batzarra izango dugu, bertan, besteen artean komentatuko ditugu aurtengo erronkak eta eskuartean dugun egitasmoa.
Garrantzitsua iruditzen zaigu Guraso Elkartearen funtzioa eta partehartzea eskola komunitatearen egunerokotasunean, hartara, berau indartu nahiean gabiltzala aurreratzen dizuegu. 
 
Bertan ikusiko garelakoan, agur bero bat.
 
SIBILIA GURASO ELKARTEKO BATZORDEA