Lauaizeta Ikastola BHI-ko mediateka kontsulta eta maileguetarako gunea da. Bertan liburuak (entziklopediak, eleberriak, komikiak...) eta aldizkariak aurkituko dituzu, baita musika CD-ak eta multimedia dokumentuak ere. Ikasleen erabilpenerako Internet kontsulta gunea ere bada .

Materiala euskaraz da gehienbat, baina gazteleraz eta ingelesez ere aurkituko dituzu liburu eta aldizkariak.

Gai ezberdinetako irakasleek erabiltzen dute klaseak emateko eta irekita egoten da jolas eta jangela garaian ere.